Euskal Unibertsitate Sistemaren

IKERKETA TALDEAK

 
2013-2018: Deialdia itxita dago

Datuen babesa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, “Ikerketa” izeneko fitxategi batean sartuko dira (fitxategi hori 2010eko urriaren 4ko Aginduan araututa dago, 2010eko azaroaren 5eko EHAA), diru-laguntzen deialdi hau kudeatzeko eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko. Fitxategi honen organo arduraduna Zientzia Politikarako Zuzendaritza da. Aurka egin, sartu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzan gauzatu ahal izango dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).