Eusko Jaurlaritzaren web gunearen jabetza intelektualaren eta bertan dauden edukien eskubideen jabea Eusko Jaurlaritza da.
Eusko Jaurlaritzak eskubidea dauka, edozein unetan, eta aurretik adierazi gabe, web gunean dagoen informazioan edo haren egituran edo aurkezpenean egin beharreko aldaketak eta eguneratzeak egiteko.
Eusko Jaurlaritzak ez du bermatzen ez dagoela akatsik web gunean sartzeko orduan, bertako edukian edo gunea beti eguneratuta egongo dela, baina hori horrela izan dadin egin beharrekoak egingo dira, eta, horrelako zeozer gertatzen bada, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Web gunean sartzea edo bertan dagoen informazioaz egiten den erabilera hori egiten duenaren ardura izango da oso-osorik. Eusko Jaurlaritzak ez du erantzungo inolako ondoriorik edo kalterik gertatzen bada bertara sartzeagatik edo bertako informazioa erabiltzeagatik, bere eskumenak betetzean bete beharreko legezko xedapenen aplikaziotik sortzen diren jardueretan izan ezik.
Web gune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzen bada edo Eusko Jaurlaritzaren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubidean gerta daitezkeen kalteen aurrean, legez dagozkion ekintzak jarriko dira indarrean eta, hala bada, horren ondoriozko erantzukizunak eskatuko dira.